martes, 12 de abril de 2016

Apiliaren 20an ikasturteko azken tertulia


Datorren astean  ikasturte honetako azken tertulia pedagogikoa egingo dugu, hasita daukagun "Palabras y Mentes" Neil Mercer-en liburuarekin. Oraingo honetan liburuko 4., 5., 6., eta 7. kapituluak aztertuko ditugu.

Aurrekoan komentatu genituen, besteren artean:

  • hizkuntzaren tresna izaera, elkarrekin pentsatzea ahalbidetzen diguna
  • elkarrizketaren bidezko pentsamendua garapena
  • eztabaidaren moduak
  • elkarrekin pentsatzea ekintza modura, elkarrekin dantzatzearen iruditik abiatuta
  • irakasleon jarduna ikasleen elkarrizketa eta pentsamendua bideratzeko

 Oraingo hau aurrekoa bezain interesgarria eta baliagarria izango zaigulakoan.

lunes, 1 de febrero de 2016

Martxoaren 2an ikasturteko bigarren tertulia

palabras y mentes: como usamos el lenguaje para pensar juntos-neil mercer-9788449311444Neil Mercer-en Palabras y mentes.Cómo usamos el lenguaje para pensar juntos liburua izango dugu aztergai.

Neil Mercer, Cambridge-eko Unibertsitateko irakasle emeritua da, Oracy@Cambridge-eko zuzendaria.Bere ikerketa lerroak dira elkarrizketaren rola hezkuntzan eta haurren  garapen kognitiboa.

Liburu honetan ikasiko dugu nola erabiltzen dugun hizkuntza buru-lana elkarrekin egiteko; hala nola, arazoak konpontzeko edota ikas eta irakasteko. Gainera, gurekin izango dugu Uri Ruiz Bikandi, bere ezagutzak gurekin partekatzeko. Duda barik, gure lanerako probetxugarria izango zaigu saio honetan ikasiko duguna.


lunes, 26 de octubre de 2015

Azaroaren 19an ikasturteko lehen tertulia



Aurtengo ikasturteko lehen tertulia pedagogikoa datorren azaroaren 19an, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara egingo dugu, ohi bezala Berritzegunean.

Oraingo honetan Rakel Elu gonbidatu dugu, Partekatuz Ikasi proiektuko Tertulia Dialogikoen arduraduna, ikasleen tertuliak dinamizatzen urteetako esperientzia gurekin konpartitzeko.

Beti bezala, testu bat hartuko dugu oinarri bakoitzak bere nahiak, ideiak, esperientzaik eta abar besteekin partekatzeko, Zergatikirakurri klasikoak? Italo Calvinoren izen bereko liburuaren hitzaurrea da lehen saio honetarako aukeratu duguna, Behinola aldizkarian Ibon Egañak euskaratuta, Klisklasikoak bildumaren haritik.

lunes, 11 de mayo de 2015

Maiatzaren 18an tertulia

Datorren astelehenean, hilaren 18an, berriro elkartuko gara tertulia egiteko. Oraingo honetan jorratuko dugun testua Ignasi Puigdellívol-ena da. Aspaldi samarreko liburu bateko atal bat da, baina ez du horregatik gaurkotasunik galdu.  "La educación especial en la escuela intergrada" liburuko La escuela y el deseo de aprender kapitulua.


 Ignasi Puigdellivolek zaltzen du atentzioa eskolan jarri behar dela, ez zailtasunak dituen umeengan. Eskola Inklusiboa honako hamar osagaien arabera definitzen du:
·         Ikasleen arteko elkarlanerako giroa,
·         Ikasleek helburuak eta arauak ezagutzen dituzte,
·         Irakasleen elkarlana,
·         Familiekiko harremanak,
·         Espektatiba altuak (Freirek maitasuna esango luke),
·         Denon arteko planifikazioa,
·         Baliabideak antolatzeko irizpide komunak,
·        Egoera larriei erantzuteko irizpide adostuak,
·        Ikasleekiko hurbiltasun txeratsua,
·         Ikaskuntzarekin eta partaidetzarekin konpromezua.


Ignasi Puigdellívolek ikasturte hasierako berritzeguneko jardunaldietan parte hartu zuen, bere hitzaldia  oso interesgarria da eskola inklusiborantz egiteko daukagun bidea erakusten duelako. Bideoa ikusteko klikatu hemen.


sábado, 27 de septiembre de 2014

Bigarren ikasturtea tertulietan!

Bigarren ikasturtez tertuliak egiten jarraituko dugu. Hartu dugun esperientziatik abiatuta ikasturten honetarako erabaki dugu hiruhilean behingo saioak egitea, ikasturtean hiru saio, beraz, eta egun eta ordutegi finkoan egitea: astelehenetan, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara.

Azaroaren 3an elkartuko gara Berritzeguneko librutegian, ordurako irakurriko dugun testua izango da Indagación Dialógica libruko Aprender con y de nuestros estudiantes kapitulua.

jueves, 10 de abril de 2014

Maiatzaren 19an tertulia


Datorren maiatzaren 19an, arratsaldeko 15:00etan ikasturte honetako azken saioa egingo dugu.

Aztertuko dugun testua "Actuaciones de éxito en las escuelas europeas" izeneko txostena izango da. Txosten hau Europar Batasunak sustatutako INCLUD-ED ikerketaren emaitza da, eskola arrakasta eta gizarte kohesioa sortarazten dituzten hezkuntza praktiken analisia, hain zuzen ere.

jueves, 6 de marzo de 2014

Martxoaren 13an tertulia

Datorren ostegunean, arratsaldeko 17:00etan elkartuko gara Freireren Autonomiaren Pedagogia komentatzeko.

Saioa denontzat probetxuzkoa izango delakoan.